Аннотация:Artikulu honen xedea da gizarte-langintza sortu zenetik gaur egun arte gizarte-langileen konpromiso etikoaren eboluzioa azaltzea, garai bakoitzean erabiltzaileak jasan izan dituen indarkeria-moduak identifikatuz. Artikulua bitan banatzen da. Batetik, azaltzen ditugu profesionalek erabilitako indarkeriamoduak Eskala, Indizea eta Erabiltzailearen Indarkeria Galdetegia erabiliz (Idareta, 2013). Bigarrenean, identifikatzen ditugu gizartelangintzaren etikaren eboluzioan (lau aroetan zatituta) izandako indarkeria-moduak, hau da, lehenengo biak gizarte-langintza modernoaz ari dira, eta beste bietan gizarte-langintza postmodernoaz. Atal horietako bakoitza egituratzen da azalpen historiko eta filosofiko batean eta horren ondorioz gizarte-langintzan izandako ondorioetan.